Futbola

Orekarik gabe, ikuskizun eskasa

Euskal Selekzioa goitik behera gailendu zaio Perukoari eta partida kaskarra izan da, erritmo eta intentsitaterik gabekoa

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko abenduaren 28a
22:45
Entzun

Amaiera: Partida erosoa irabazi du Euskal Selekzioak.

80. min: Susaetak seigarrena. Partida aspaldi amaitu da. Zaleak partida girotzen saiatzen dira, baina ez da erraza...

51. min: Agirretxek bosgarrena.

48. min: Agirretxek laugarrena. Euskal Selekzioko zortzi jokalari aldatu dituzte atsedenaldian.

Atsedenaldia: Ereserkiak atsedenaldian jarri dituzte. Esperpentoaren mugan...

Euskal Selekzioa askoz gehiago izaten ari da. Ez du aurkaririk. Nabaritzen da lagunarteko partida dela.

39. min: Adurizen gola! Bigarrena partidan eta bederatzigarrena bere ibilbidean. Atzelariak bigun ibili dira eta aurrelariak atezainaren gainetik loratu du.

35. min: Gertu izan du hirugarrena Euskal Selekzioak. Peruk ez du beldurrik sortzen.  Zaleak olatuarena egiten.

21. min: Roberto Torresek beste aldaratze bat baliatu du bigarren gola egiteko. Bere lehen partida da Euskal Selekzioarekin. Peru erraztasun gehiegi ematen ari da.

13. min: Adurizen gola. Torresen erdiraketaren ondoren boleaz jo du Xabi Prietok eta Adurizek sareetara bidali du aldaratzea. Euskal Selekzioarekin sartzen duen zortzigaren gola da. Peruko atzelariak oso gaizki zaintza lanean.

"Ofizialtasuna nahi dugu. Euskal jokalariak" pankartarekin zelairatu dira Euskal Selekzioko jokalariak.

Euskal Selekzioa eta Peuren arteko partida hastear da eta jendea erritmo oso motelean ari da San Mamesen sartzen. Segurtasun kontrol zorrotzek ikusle ilarak asko moteldu dituzte. Dena den, aulki hust asko ikusten dira. Kostako da betetzea.. Aurretik, milaka pertsona bildu dira ofizialtasunaren aldeko manifestazioan.

Partidaren aurretik Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok bertso bana abestu dute, baina arazo teknikoen erruz Lujanbiorena ez da entzun. Arzallusen azken hitzak, argigarriak: "Urte dezente dira jolasean gabiltzala / guk jokatu egin nahi dugu, beste guztiek bezala". Arazo berdinengatik ereserkiak ez dira entzun eta asko atzeratu da hasiera.

Hasierako hamaikakoak.

Euskal Selekzioa: Iraizoz, Iraola, I. Martinez, Ansotegi, Aurtenetxe, Iturraspe, Beñat, De Marcos, Xabi Prieto, Roberto Torres eta Aduriz.

Peru: Delgado, Vilches, Ramos, Advincula, Yotun, Balbin, Vilchez, Cruzado, Bazan, Chavez eta Benavente.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.