Orio B izan da KAE 1era igotzeko lehen pausoa eman duena, Erandioko uretan

2008ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Orio Bk irabazi zuen atzo KAE 1eko igoera eta jaitsiera erabakitzeko lehen estropada, Erandion (Bizkaia). KAE 1 ligako azken bi sailkatuak, Zierbenak eta Portugaletek, eta KAE 2ko bigarrenak eta hirugarrenak, Orio Bk eta Trintxerpek hartu zuten parte. Orio Bk ezarri zuen markarik onena (20.40.37) eta lehen lau puntuak eskuratu zituen.

Zierbenak ezarri zuen bigarren markarik onena (21.15.52) eta 3 puntu lortu zituen. Portugalete sailkatu zen hirugarren (21.30.90) eta lehen bi puntuak lortu zituen. Azkenik, Trintxerpe helmugaratu zen azken tokian (22.04.01), eta puntu bat lortuta etxeratu zen. Gaur jokatuko da, bestalde, KAE 1eko igoera eta jaitsiera erabakitzeko balioko duen bigarren eta azken estropada. Erlojupeko saioa izango da, atzokoa bezala. San Vicente de la Barqueran (Kantabria, Espainia) jokatuko da, 12:30ean hasita.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.