Erraz nagusitu da Orioko trainerua Kontxako Banderan. Atzo, bigarren jardunaldian, bere izan zen berriro jaun eta jabe: berak irabazi zuen estropada, eta Urdaibairi, bigarrenari, zazpi segundoko aldea atera zion. Urdaibaik hasieran egin zuen ahalegina, baina berehala sumatu zuen Oriori aurrea hartzea ia ezinezkoa zela. Horrenbestez, hari eusten nahikoa lan izan zuen.
Zarautz izan zen atzoko jardunaldian nabarmendu zen beste taldea: lehendabizikoan ez zuen lortu ohorezko txandan sartzea, baina atzo estropada bikaina egin zuen, eta, azkenean, sailkapen nagusian laugarren izatea lortu zuten. Hona sailkapena:
ORIO: 19:18,84 19:16,68 38:35,52
URDAIBAI: 19:30,0419:23,72 38:53,76(0:18,24ra)
HONDARRIBIA: 19:30,2419:33,2839:03,52 (0:28,00ra)
ZARAUTZ: 19:43,80 19:31,78 39:15,58(0:40,06ra)
PEDREÑA: 19:39,68 19:42,60 39:22,28 (0:46,76ra
CASTRO: 19:48,56 19:44,9039:33,46(0:57,94ra)
TIRAN: 19:50,20 19:49,62 39:39,82(1:04,30ra)
DONOSTIA ARRAUN: 20:58,71 20:36,50 41:35,21 (2:59,69ra)
Arrauna
Orio, erraz
Kontxako Banderako bigarren jardunaldian ere jaun eta jabe izan zen. Urdaibairi, bigarrenari, zazpi segundoko aldea atera zion. Zarautzek estropada polita egin zuen, eta, azkenean, laugarren da sailkapen nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu