Orio garaile, oztopoen gainetik

KAE1 ligako hamargarren estropada irabazi du Zarautzen, lanaren erdian patroiari arrauna hautsi arren

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
KAE1 ligako hamargarren estropada zuten jokoan atzo Zarau- tzen, eta, aurreko bederatzietan bezala, oriotarrak garaile. Ez zituzten lan errazak izan, zortea ez baitzuten izan aldekoa. Azken txandako bigarren ziabogan, Aitor Carrillo patroiari hautsi egin zitzaion arraun handia, eta nola edo hala eman behar izan zuen ziaboga. Une hartan, bigarren zen Orio, Busturialdearen atzetik eta Santurtziren aurretik. Hirurak segundo batean zihoazen. Hirugarren luzean, brankaz, geroko garailea jarri zen buruan, eta alde onarekin, gainera. Baina barruranzko azken luzea falta zen, eta patroia arraun txikiarekin ari zen, itsaso mugituan. Azkenean Santurtzik alde pixka bat jan bazion ere, bost segundo lehenago sartu zen Orio. Busturialdeak egin zuen hirugarren, hamabi segundora, eta Getaria bigarren txandako garailea izan zen laugarren, hamahirura.

Aurretik, Gipuzkoako Ligako azken estropada jokatu zen, eta Getaria-Tolosak menderatu egin zuen ligako garailea, Zumaia, ia bi segundoren aldearekin. KAE2ko estropadan, Castron, Trintxerpe liderra izan zen garailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.