Oriok 11. bandera jarraian irabazi nahi du gaur Bilbon, KAE1 ligan

Azken-aurreko jardunaldia da, eta ez da ezusterik espero, erlojuaren aurka jokatuko baita

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Oriori bi estropada geratzen zaizkio KAE1 ligako trapu denak irabazteko. Orain arteko hamar jardunaldietan, berak astindu ditu bandera guztiak, eta gaur ere,bera da faboritoa. Bilbon lehiatuko dira (17:00), aspaldi batean egundoko sona zuen estropadan. Erlojuaren aurka ari beharko dute arraunlariek, eta hala izanik, nekez gertatuko dira ezusteak. Hortaz, okerrik ezean, Oriok 11. bandera astinduko du gaur. Bigarren lekua ere ondo helduta dago, Santurtziren mesedetan. Biak ariko dira igoera jokatzeko kanporaketan irailean. Jaitsieran daude estuago gauzak, Deustuk aukera duelako azken-aurreko geratu eta zuzenean ez jaisteko. Hondarribia B du aurretik, hiru puntura.

Trintxerpe, igotzeko zorian

KAE2 ligako estropada jokatu zen atzo Santanderren (Espainia), eta liderrak, Trintxerpek, aise menderatu zuen Orio B, bigarrena, hogei segundoren aldeaz. Bi estropada falta dira liga bukatzeko, eta bost punturen aldearekin, hutsa falta du Trintxerpek igotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.