Oriok gozatu egin zuen atzo, asteazkenean Gipuzkoako txapelketak utzi zion zapore gazia. KAE 1 ligako laugarren estropadan, Camargon (Espainia), laugarren bandera astindu zuen, eta lehen postua berretsi zuen. Aise menderatu zituen aurkariak, aurrekoetan ia beti egin duen bezala. Beste egunekin alderatuta, ezberdintasun handia egon zen, ordea. Izan ere, Santurtzik egin zuen bigarren, eta Elantxobek, orain arte bigarren gehienetan egin duenak, bosgarren baino ez zuen bukatu. Ondorioz, Santurtzi jarri da bigarren sailkapen nagusian, eta bi puntuko aldea ateratzen dio, gainera, Elantxoberi.
Trintxerpe erraz KAE 2 ligan
Atzo eguerdian, eguneko aurreneko estropadan, Trintxerpek irabazi zuen Pasaian, KAE 2ko bosgarren jardunaldian. Orio B izan zen bigarren, eta Donostiarra hirugarren. Sailkapenean, Trintxerpek puntua ateratzen dio Orio B-ri. Gaur, Orion lehiatuko dira (18:00), eta ezuste handirik ezean, pasaiatarrak edo oriotarrak izango dira irabazleak.
Oriok beste bandera bat irabazi du, eta Santurtzi jarri da bigarren
KAE 1 ligako laugarren estropadan, Camargon, oriotarrek ez dute aurkaririk izan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu