Oriok gustuko eremuan segitu nahi du irabazten

Zarautzen jokatuko dute, gaur eguerdian, KAE1 ligako hamargarren estropada

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
KAE1 ligak Zarautzen du geldialdia gaur. Hamargarren estropada jokatuko dute (12:15). Eta hamabi traineruen artean bakarra da bandera astintzeko faboritoa: Orio. Aurreko bederatzi jardunaldietan garaile izan da, eta gaur lana biribiltzen segitu nahi du. Gainera, oso gustukoa du eremua, hainbat bider irabazita baitago Zarautzen. Gaurkoa amaitu eta gero, bi estropada bakarrik faltako dira liga amaitzeko.

Gaur bukatuko dena Gipuzkoako Liga da. Zarautzen bertan dute estropada (12:00), eta Zumaiak irabazita dauka liga. Beste bandera bat inguratuz agurtu nahiko du lehiaketa honetako lana.

Eguneko azkeneko estropada Castron da (Espainia), eta KAE2 ligakoa izango da (18:00). Trintxerpe eta Orio B dira irabazteko hautagaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.