Oriok irabazi du KAE 1 liga, marka jarriz: bandera denak eskuratu ditu

Santoñan biribildu du denboraldi osoko lan ederra, eta orain igoerako kanporaketa jokatu beharko du

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Txapeldun handien pare, Oriok horrela biribildu zuen atzo KAE 1 ligan egin duen ibilia. Bandera denak irabazita heldu zen atzo Santoñara (Espainia), eta azkeneko bandera ere etxeratu egin zuen, alde handiarekin. Marka jarri du, inork ez zuelako orain arte estropada denak irabazterik izan liga horretan sasoi batean. Hasi eta buka nagusitu zen atzo, erlojuaren aurka jokaturiko lehian. Orain, San Miguel ligara igotzeko bidean, urrats bat geratuko zaio: kanporaketan lehen bi postuetan geratzea, denboraldiko helburu nagusia lortzeko. Aurkariak hauek izango ditu: Zumaia, Santurtzi, Amegrove eta Chapela. Irailaren 16an eta 17an jokatuko da, Bermeon eta Portugaleten.

Atzokotik, hau ere nabarmendu egin behar da: Deustu jaitsiko da KAE 2 ligara, eta Hondarribiak jokatuko du ez jaisteko kanporaketa, irailaren hasieran.

Eguneko beste estropadan, Trintxerpek irabazi zuen KAE 2koa, eta igo egingo da, gaur Mundakan (11:30), okerrik egiten ez badu, behintzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.