San Miguel Ligako hiru jardunaldietatik bi irabazi ditu Oriok, gaurko garaipenarekin. 19:51:10 denborarekin amaitu du estropada; bigarren izan da Urdaibai, bi segundora, eta hirugarren Hondarribia (+05:60). Laugarren sailkatu da Kaiku, eta bosgarren Zierbena.
Sailkapen orokorrean Oriok 35 puntu ditu; Hondarribia eta Kaiku dira hurrenak, 28 punturekin.
Atzo ere Galizian izan ziren arraunlariak; Urdaibai izan zen lehena.