Jaun eta jabe izan da Orio Basque Country banderaren bigarren edizioan, Bartzelonan. Oriotarrak aise gailendu dira San Miguel Ligako lehen estropadan, eta ligako buruan kokatu dira hamabi puntu eskuratuta. Estropadan, bigarren izan da Urdaibai, eta hirugarren Kaiku. 33 segundoren aldearekin nagusitu zaio Orio Urdaibairi.
Urdaibairi ezarritako zigorra dela-eta, Oriok, Kaikuk, Tiranek eta Hondarribiak osatuko dute hurrengo estropadako ohorezko txanda Sanxenxon (Galizia). Orain -84 puntu ditu Urdaibaik, eta azken postuan da sailkapenean.
Estropadaren sailkapena:
1. Orio 21:55
2. Urdaibai 33 segundora
3. Kaiku 46ra
4. Tiran 1:03ra
5. Hondarribia 1:05era
6. Portugalete 1:15ra
7. Donibane 1:23ra
8. Astillero 1:25ra
9. Cabo da Cruz 1:30era
10. San Pedro 1:35era
11. Zierbena 1:51ra
12. Pedreña (kanporatua)
San Miguel Ligako sailkapena:
1. Orio 12
2. Kaiku 10
3. TIran 9
4. Hondarribia 8