Futbola

Ortiz de Zaratek erosi du dagoeneko Alaves

Dmitri Pitermani lekukoa hartu dio, akzioen %51ren jabetzarekin. "Kluba ahal den gehien gizarteratzea da helburua eta gerora akzioen %51 baino gehiago ez daitezela behin ere pertsona baten esku egon".

2007ko uztailaren 16a
18:43
Entzun
Fernando Ortiz de Zarate enpresari arabarrak esan du erosi duela dagoeneko Alaves; klubaren akzioen %51, hain zuzen, beste enpresari batzuekin batera. Orain arte Dmitri Piterman (Ukraina) izan da Alavesen jabea, akzioen %51rekin. Kluba erabat utzi du Piterman, hainbat eta hainbat kritika jaso ondoren.

Hiru milioi euro ordainduko dituela jakinarazi du Ortiz de Zaratek, eta lehen ordainketa egina duela. Urtea bukatu aurretik ordainduko du beste guztia. "Orain helburua klub normala izatea da. Egon gaitezke sailkapenean goian edo behean baina, behintzat, klub normala izan gaitezela", esan du.

Irailean klubaren kapital sozialaren zati bat saltzen jarriko du, jarraitzaileek erosteko asmorik badute. "Kluba ahal den gehien gizarteratzea da helburua eta gerora akzioen %51 baino gehiago ez daitezela behin ere pertsona baten esku egon".

Oraingoz, hura izango da Alavesen presidentea, "baina kluba gizarteratzean eta administrazio kontseilu berria hautatzean, akziodunek izango dute hitza".

Espainiako Bigarren A Mailan jokatuko du datorren denboraldian ere Alavesek. Josu Uribe izango da entrenatzailea, eta bihar aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.