Kaikuk etapa polita egin du gaur. Jon Bru (Kaiku) beratarra aurretik ibili da, dezente denboraz, baina azkenean, tropelak harrapatu egin du. Gainera, ihesaldi horretan, talde bereko Andoni Aranaga ere lagun izan du, hasieran. Bukaeran, berriz, Lejanako igoeran Ricardo Serranok ere lan ona egin du.
Euskal-Euskadi taldeak gaur ere ez du egunik onena: Iban Mayo atzean dabil, eta Egoi Martinez, berriz, erretiratu egin da.
Lejanako bukaera osogogorra da, eta aurreko mendateak ere bai. Arboledan hasi eta helmugaraino, azken 50 kilometroak atsedenik gabekoak dira. Azken kilometroan %17ko pendiza dago. Gasteizen zaila da ezusteren bat gertatzea, baina 2002an gertatu zen. Bingen Fernandezek eta Aitor Osak ihes egin eta Osak itzulia erabaki zuen
Euskal HErriko itzulia
Osak lidergoa eskuratu du, eta Moncutiek irabazi du etapa
Euskal Herriko itzuliaren bigarren etapa, Lejana gainean erabaki da, uste zen bezala. Aitor Osak (Illers Balears) izugarrizko erakustaldia egin du aldapan gora, baina ez dute bakarrik utzi, David Moncoutiek (Cofidis) estu jarraitu dio, eta azkenean, aurrea hartu dio. Azken kilometroetako %17ko pendizak hautsita utzi ditu txirrindulariak, eta ez da esprinterako indarrik geratu. Osak esan duen bezala, "indarrik gehiena zuenak irabazi du". Aitor Osak ez du etapa irabazterik lortu, baina lidergoa eskuratu du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu