FUTBOLA

'Osasuna auzia'-ren sumarioaren sekretua altxatu du epaileak

Fermin Otamendi epaileak azaldu duenez, "datu interesgarriak" topatu ditu poliziak inputatuen arteko deien inguruan egindako ikerketan. Ez du aginbide gehiagorik egingo. 

Txuma Peralta auzipetua espetxetik atera zenean. IVáN AGUINAGA, EFE
2015eko azaroaren 6a
11:22
Entzun

Epailak zantzu argiak ikusi ditu Osasunako aurreko zuzendaritzak zenbait partiden emaitza adostu zituela, eta horretarako, klubetik dirua atera zuela: 250.000 euro Espanyoleko jokalarientzat Osasunarekin berdintzeko eta 650.000 euro Betisekoentzat, Valladolidi irabazteko eta Osasunaren aurka galtzeko.

Bestalde, klubetik falta den diruaren auzian, epaileak ez du aurkitu froga sendorik Osasunak eta Flefield Madeirako enpresak 1,4 milioi euroren truke sinatutako akordioaz, ezta ere klubak bi higiezin-langileri ordainduko 900.000 euroez.  Epailearen arabera, faltsuak dira bi kontratu horiek.

Epaileak 27 lagun inputatu ditu auzian, tartean Osasunako bi presidente ohi, Kudeaketa Batzordeko kide izandako hainbat lagun, klubeko hainbat langile eta hainbat futbolari eta futbolari ohi. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.