Futbola

Osasuna, UEFArako postuetan

Etzi Espainiako Kopako final-hamaseirenetako itzuliko partidak jokatuko dituzte Osasunak, Athleticek eta Realak.

2011ko abenduaren 19a
09:10
Entzun

Atzo amaitu zen Espainiako Ligako 17. jardunaldian, eta Vila-reali 2-1 irabazita Osasuna UEFArako postuetara igo da sailkapenean. 63. minutuan markagailua kontra jarri bazitzaien ere, Ibrahimak 74.ean eta Sergiok 82.ean gol banarekin irauli eta zutik jarri zituzten Nafarroako Erresuman bildutakoak.

Jose Luis Mendilibarren jokalariek lasai igaroko dituzte horregatik Eguberriak. Urtarrilera arte ez da Ligarik izango, eta urte berrian Realaren aurkako derbia jokatuko dute, urtarrilaren 8an (eguna eta ordua zehaztu gabe daude oraindik). Realak atzo 0-0 berdindu zuen Racingen aurka, 54. minutuaz geroztik hamar jokalarirekin jokatu ondoren. Jaitsieratik bi puntura dira txuri-urdinak.

Ligarik izango ez den arren, asteazkenean Espainiako Kopa jokatuko dute Osasunak, Realak eta Athleticek. Osasunak Almeria hartuko du Iruñean (joanekoan, 3-1 irabazi zuen), Athleticek Oviedo San Mamesen (joanekoan 1-0 irabazi zuen), eta Realak Almeriaren aurka jokatuko du etxetik kanpo (joanekoan, 4-1 irabazi zuen).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.