Almeria 1. Osasuna 3

Osasunak Almerian irabazi du, eta ia erabakita utzi du kanporaketa

Iruñeko taldeak hiru gol sartu ditu lehen zatian, eta kontrolpean izan du norgehiagoka erabat

Erredakzioa
Iruñea
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Osasuna Espainiako Kopako final-zortzirenetan ariko da. Egundoko hondamena gertatu beharko luke hori horrela ez izateko, joaneko partidan, etxetik kanpo 1-3 irabazi ondoren, itzulikoan dena pikutara bidaltzearen tamainako hondamena.

Osasunak uste baino arazo gutxiago izan zituen garaipena lortzeko. Iruñeko taldeko zale baikorrenak ere ez zuen horrelakorik espero. Osasuna bolada onean egon arren, eta aurkaria Bigarren Mailakoa izan arren, partida parekatua espero zen. Baina inondik inora. Parekotasunak ordu erdi eskas iraun zuen, Osasunak bi gol sartzeko behar izan zuen denbora. Lekic eta Nekunamek sartutako golek partida hautsi zuten, eta minutu eskas batzuk geroago Annunziatak sartutakoak erabakita utzi zuten partida lehen zatia amaitu ez zenean.

Almeria saiatu zen nola edo hala bisitarien erauntsiari aurre egiten, baina pattal ibili zen erasoan. Hori gutxi balitz bezala, jokalari bat gutxiagorekin aritu zen ia bigarren zati osoa. Hala ere, itxaropenerako gola sartu zuen.

Almeria. Diego Garcia; Rafita, M. Silva, Acasiete, D. Bautista; Bernardello, Soriano; Verza (Corona, 77. min.), Ortiz, Omar (Molinero, 68. min.); eta Aaron (Pallares, 79. min.).

Osasuna. Riesgo; Damia, Flaño (Lolo, 61. min.), Roversio, Satrustegi; Annunziata, Nekunam; Roberto Torres, Timor (Raul Garcia, 61. min.), Cejudo; eta Lekic.

Golak. 0-1. Lekicek (15. min.); 0-2. Nekunamek (30. min.); 0-3. Annunziatak (39. min.). 1-3. Marcelo Silvak (73. min.).

Epailea. Perez Lasa. Txartel horiak: Almeriako Acasieteri; eta Osasunako Flañori eta Annunziatari. Txartel gorriak: Almeriako Dani Bautistari (58. min.) eta Ortizi (90. min.).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.