Behin eta berriz esan dute aste honetan Osasunako jokalariek Bartzelonak sufritu egiten duela Sadarren. Eta bete-betean asmatu dute. Izan ere, hutsean amaitu da Osasunak eta Bartzelonak Sadarren jokatutako partida. Iruñeko taldea oso serio aritu da, eta ondo eutsi dio Herrialde Katalanetako taldeari. Berri txar bakarra, Sisik min hartu duela partida hasi eta berehala. Lesio larria izan dezake Osasunako erdilari espainiarrak belaunean.
FUTBOLA
Osasunak aurre egin dio Bartzelonari (0-0)
Iruñeko taldeak oso partida serioa egin du Sadarren, eta merezita lortu du puntua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu