Osasunak Javier Camuñas saldu dio Vila-reali 2,3 milioi euroren truke. Gaur iritsi dira bi taldeak aurreakordiora; jokalariak mediku froga gainditzen duenean ofiziala izango da eskualdatzea.
Camuñasek prentsaurrekoa eskaini du Nafarroako Erresuma estadioan eta esan du penaz doala Osasunatik baina polita izango dela Champions-a jokatzeko aukera izatea. Jokalariak eskerrak eman dizkie taldeari, gainontzeko jokalariei eta Osasunaren jarraitzaileei.
Osasunak denboraldi-aurreko lehen lagunarteko partidak jokatuko ditu aste honetan. Gaur Logroñon arituko da, 20:00etan.