Iruña Park hotelean egingo dute bazkide hautesleen ezohiko batzarra, ekainaren 20an, 19:30etik aurrera. Miguel Archanco presidenteak dimisioa eman ondoren egingo dute batzarra, eta hautesleek puntu bakarra izango dute bozkatzeko: administrazio kontseilu eta presidentetzarako hauteskundeetara deitzea.
Presidente berria izendatu bitartean, Angel Bizkai buru duen batzorde batek zuzen lezake kluba. Asteartean, Bizkaik gomendatu zuen hauteskundeetara datorren urteko maiatzera arte ez deitzea eta ezohiko batzarrean bera buru duen batzordearen jarraipena onartzea.