Futbola

Osasunak Espainiako Lehen Mailan segituko du

Atzo Real Madrili 2-1 irabaztea erabakigarria izan da.

2009ko ekainaren 1a
17:09
Entzun
Balentria egin du Osasunak Espainiako Lehen Mailako Ligako azkeneko bi jardunaldietan, Bartzelonari eta Real Madrili irabazi dielako eta, hala, Bigarren A Mailara ez jaistea lortu duelako. Atzo lortu zuen Real Madrilen aurkako garaipena: 2-1. Aipatutako bi taldeek dagoeneko ez zuten ezer jokoan.

Ez zitzaizkion gauzak erraz jarri Iruñeko taldeari, Gonzalo Higuianek 0-1eko gola sartu zuelako 10. minutuan. Jaroslav Plasilek (14. minutua) eta Juanfranek (59.a) eman zioten buelta markagailuari.

Cesar Krutxagak atzo jokatu zuen Osasunarekin bere azken partida, jokalari izateari utzi diolako, aurreko astean jakinarazi zuen bezala. Hamabi denboraldi egin ditu lehen ekipoan.

15. tokian bukatu du Osasunak, 43 punturekin. Ligako beste euskal taldeak, Athleticek, 13., 44rekin.

Bartzelonak irabazi du titulua. Harez gain, Real Madril, Sevilla eta Atletico Madril sartu dira Txapeldunen Ligan. UEFAra, Vila-real eta Valentzia. Bigarren A Mailara, Recreativo, Numantzia eta Betis.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.