Herenegun gauean, lehen saioa egin zuen Osasunak Mexiko aldean egiten ari den kontzentrazioan. Denboraldi-aurreko lehen partidan, galdu egin zuen Pachuecako (Mexiko) Tuzosen aurka (1-0). Mexikarrentzat, denboraldi-aurreko azken partida izan zen gorritxoen aurka jokatutakoa. Osasunako jokalariak, berriz, oporre-tatik itzuli berriak dira, eta hori dezente nabarituzen jokoan.
55. minutuan Andres Chitiva kolonbiarrak sartutako gola nahikoa izan zen etxekoek irabazteko. Osasunako Ricardo Sanzol atezainari ihes egin zion baloiak, eta erreboteaz baliatu zen Chitiva baloia sarera botatzeko.
Tuzos izan zen, hain zuzen, Osasunako entrenatzaile Javier Agirrek zuzendutako taldeetako bat. Gorritxoek Mexikon jarraituko dute prestatzen. Beste hiru partida jokatuko dituzte herrialde hartako taldeen aurka.
FUTBOLA
Osasunak galdu egin du Mexikoko lehen partida, Tuzosen aurka (1-0)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu