Futbola

Osasunak harremanak eten ditu epaileekin

Patxi Izko presidentea "suminduta" dago atzo Madrilen epaileak aldeko bi penalti ez adierazteagatik.

2009ko urtarrilaren 19a
13:52
Entzun
"Suminduta" agertu da gaur Patxi Izko Osasunako presidentea hedabideen aurrean atzo Madrilen gertatu zenagatik, eta klubak epaileekin harremanak eten dituela esan du. Real Madril-Osasuna partidan epaileak bi penalti garbi ez zizkiela adierazi aipatu du Izkok -Juanfran erdilariari txartel gorria atera zion haietako batean protesta egiteagatik-, "eta bada garaia 'bukatu da!' esateko garaia. Eskandalua izan zen atzokoa". 3-1 galdu zuten nafarrek.

Nafarroako epaileen elkarteak Osasunaren etxeko partidetarako sarrerak doan izaten ditu, eta hemendik aurrera halakorik ez dutela izango esan du Izkok. Ez du beste neurri zehatzen berri eman.

Osasuneko burua atzo eta gaur Angel Maria Villar Espainiako Federazioko presidentearekin hitz egiten saiatu da, baina ez du lortu. Ostegunean Federazioko bilera izango dute, Madrilen, eta han agertuko dio kexua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.