Asier Riesgok min hartzearekin batera deitu zion Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak Ricardo Lopez atezainari. Iazko ekainean jakinarazi zion klubak espainiarrari ez zeukala lekurik taldean, baina Riesgo zelaietatik kanpo egongo da bizpahiru hilabetean, eta hura ordezkatzeko esperientzia fitxatu nahi izan du taldeak. Andres Fernandez da atezain titularra, baina Espainiako Kopan eduki dezake lehen aukera Ricardok, hurrengo asteartean, Valentziaren zelaian (21:30). Bihar aurkeztuko dute jokalaria, goizeko entrenamendua amaitu ondoren, Taxoaren.
Futbola
Osasunak Ricardo Lopez atezaina fitxatu du, ekainaren 30era arte
Asier Riesgok min hartu zuen ekainaren 30eko entrenamenduan, eta hura ordezkatzeko fitxatu du klubak. 41 urte bete berri ditu madrildarrak, eta 2005etik 2012ra Osasunaren lehen taldean aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu