Osasunak sartu du lehen gola, baina emaitza irauli du gero Bartzelonak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Jose Luis Mendilibarrek aukera ia bakarra ikusten zuen Bartzelona kanporatzeko: Noaingo aireportua behe lainoak hartuta egotea eta horren ondorioz, Bartzelona ez iristea garaiz Iruñera. Gutxigatik ez zen bete bere nahia. Behe lainoak Noaingo aireportua hartu zuen, baina Bartzelona garaiz iritsi zen, Forondako aireportuan lurreratu eta bidaiaren azken zatia autobusez egin ondoren.

Behin Bartzelona Iruñera iritsita, Mendilibarrek argi zuen helburua: lehiakor izatea eta aurkaria estu hartzea. Eta bere jokalariek zorrotz bete zuten agindutakoa,estu hartu baitzuten Bartzelona lehen zatian—bisitariek ordezkoekin jokatzen zutela igarri zen—.1-0 ere jarri ziren, Lekici esker, eta urdu jarri bisitariak. Bigarren zatia hasi eta berehala, baina, Alexisek gola sartu zuen. Hortik aurrera Bartzelona izan zen nagusi, eta Sergi Robertok sartutako golak azkena eman zien etxekoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.