Osasunaren eta Realaren artekoa, larunbatean
LEHEN MAILA. 37. jardunaldiko partiden ordutegiak atzo jakinarazi zituen Espainiako Futbol Liga Profesionalak, eta norgehiagoka guztiak datorren larunbatean jokatuko dira, 21:00etan. Osasunak eta Realak euskal derbia jokatuko dute Iruñean. Txuri-urdinek ez dute deus ere izango jokoan,eta gorritxoek, Europan lehiatzeko txartela. Denboraldi amaiera prestatzen Valentzia inguruan dabil Jose Luis Mendilibarren taldea, Herrialde Katalanetan. Athletic etxean arituko da Getaferen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu