SASKIBALOIA

Ostegunean hasiko da Espainiako Kopa, tartean bi euskal talde direla

CAI Zaragozaren aurka lehiatuko da Baskonia ostegunean, eta Kanaria Handiaren aurka arituko da Bilbo Basket ostiralean.

2013ko otsailaren 5a
17:44
Entzun

Etzi ekingo diote saskibaloiko Espainiako Kopa jokatzeari. Gasteizen lehiatuko dira aurten, eta ostegunean bertan jokatuko du etxeko taldeak. CAI Zaragozaren aurka arituko da Baskonia, 21:30ean. Partida bakarrera izan ohi dira Kopako kanporaketak, eta, irabaziz gero, Real Madril edo Bartzelona izango dute arerio.

Ostiralean jokatuko du Bilbo Basketek Kanaria Handiarekin final laurdenetan, 21:30ean. Bilbokoek Valentzia Basket edo Asefa Estudiantes izango dute arerio larunbatean, finalaurrekoetan, aurretik Kanaria Handiari gailenduz gero. Horrela, baliteke bi euskal taldeek finalean topo egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.