Ostegunean hasiko dira ACB Espainiako Ligako titulurako kanporaketak, final-laurdenetako bi partidekin, eta Caja Laboral Baskoniak ostiralean jokatuko du, Gasteizen (20:30). Estudiantes izango du kontrario. Caja Laboralek bigarren bukatu du liga erregularra, Estudiantesek zazpigarren.
Bi partida irabaztera da, eta kanporaketa horretako bigarren partida igandean izango da. Balizko hirugarrena, bihar zortzi.
Horko garaileak Real Madril-Cajasol kanporaketakoa izango du aurkari finalerdietan.
Final-laurdenetako beste bi lehiak: Bartzelona-Gran Canaria eta Valentzia-Unicaja.
saskibaloia
Ostiralean ekingo die ACBko final-laurdenei Caja Laboralek, Estudiantesen aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu