pilota

Ostiralean hasiko da Binakako Txapelketa

Enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Lehen partida: Arretxe-Begino / Xala-Barriola, Naiaran. Apirilaren 28an izango da finala.

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko abenduaren 18a
17:01
Entzun

Ostiral honetan hasiko da Lehen Mailako Binakako Txapelketa, Naiaran (Errioxa, Espainia), Arretxe-Begino eta Xala-Barriolaren arteko partidarekin.

Zortzi bikote ariko dira txapelketan: Aspe enpresako Gonzalez-Zubieta, Xala-Barriola, Titin-Merino eta Irujo-Zabaleta, eta Asegarceko Bengoetxea-Beroiz, Olaizola II.a-Zabala, Arretxe-Begino eta Berasaluze-Albisu.

Dena dela, lehiaketan enpresek nahi duten guztietan aldatu ahal izango dute pilotari bat, "errendimenduaren arabera". Hori izango da berritasun nagusietako bat.

Apirilaren 28an izango da finala. Oraindik ez dute esan non jokatuko den.

Gaur aurkeztu dute lehiaketa, Zarautzen. Zabala eta Zabaleta lehen aldiz ariko da, eta torneora itzuliko da Gonzalez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.