Ostiralerako pilotak aukeratuko dituzte gaur
ESKU-HUSKA. Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Urrutikoetxeak gaur 11:30etik aurrera aukeratuko dituzte pilotak Balmasedan (Bizkaia). Bi aurrelariek elkarren aurka jokatuko dute etzi, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetan. Bengoetxea VI.ak lehen partida du txapelketan. Urrutikoetxeak, berriz, bigarrena du, Sebastien Gonzalez kanporatu baitzuen final-hamaseirenetan (22-11).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu