Iñaki Otxoa Olza gero eta gertuago dago munduko zortzi mila metrotik gorako tontorrak egitetik, gaur hamabigarrena lortu duelako: Dhaulagiri (8.172 metro).
Goizeko 11:15ean iritsi da Otxoa Olza nafarra gailurrera, atzo beheko kanpamentutik abiatu ondotik, 4.650 metrotik.
Hurrengo egunetan Annapurnara (8.091) joateko asmoa dauka, tontorra egin asmoz. Kangchenjunga (8.598) eta biak falta zaizkio hamalauak burutzeko.
Euskal mendizaleen artean, Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategi dira balentria hori lortua dutenak.
Mendia
Otxoa Olzak bere hamabigarren zortzimilako mendia igo du
Nafarrak Dhaulagiriko (8.172 metro) gailurra zapaldu du gaur. Annapurna eta Kangchenjunga falta zaizkio orain hamalauak osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu