TXIRRINDULARITZA

Oztopoak oztopo, parte-hartze ona Euskal Bizikletan

2005eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
UCI Pro-Tour Ligaren sorrerak ez dio mesederik egin Euskal Bizikletari. Antolatzaileek atzo aurkezpenean azpimarratu zutenez, inoiz baino arazo gehiago izan dituzte aurtengo proba antolatzeko. Oztopoak oztopo, parte-hartze polita lortu dute. 13 talde ariko dira, 117 txirrindulari guztira. Angel Vicioso, Koldo Gil, David Etxebarria, Igor Astarloa, Aitor Gonzalez eta Pavel Tonkov aipa daitezke parte-hartzaileen artean. Ekainaren 1ean hasiko da lasterketa, eta 5ean amaituko. Bost etapa jokatuko dira, 739,6 kilometro orotara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.