Gaur amaitu da Paris-Niza, eta Sky taldeko Richie Porte txirrindulari australiarrak irabazi du azken etapa; 9,5 kilometroko erlojupekoa. Azken etapaz gain, sailkapen nagusiko lehen postua ere harentzat izan da. Portek 20 minutu eta 23 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko; Simon Spilak esloveniarrak baino hamahiru segundo azkarrago. Ostiraleko etapa ere irabazi zuen Portek.
Michal Kwiatkowskik ez du erlojupeko ona egin, eta bigarren postuan geratu da sailkapen nagusia. Gorka Izagirre izan da lehen euskal txirrindularia sailkapen nagusian.
Etapako sailkapena:
1. Richie Porte (Sky) 20:23
2. Simon Spilak (Katusha) 13ra
3. Rui Costa (Lampre Mérida) 24ra
4. Tony Martin (Etixx-QuickStep) 29ra
5. Michal Kwiatkowski (Etixx QuickStep) 29ra
Sailkapen nagusia:
1. Michie Porte (Sky) 29:10:41
2. Michal Kwiatkowski (Etixx QuickStep) 30era
3. Simon Spilak (Katusha) 30era
4. Rui Costa (Lampre Mérida) 30era
5. Geraint Thomas (Sky) 41era
9. Gorka Izagirre (Movistar) 1:38ra