txirrindularitza

Paris-Nizako laugarren etapa, Gianni Meersmanentzat

GreenEdge taldeak irabazi du Tirreno-Adriatikoko lehen saioa.

2012ko martxoaren 7a
17:09
Entzun

Gianni Meersmanek (Lotto Belisol) irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa —Brive la Gaillarde-Rodez, 183 kilometro—, esprintean. Grega Bole geratu da bigarren, Lieuwe Westra hirugarren. 

Bradley Wigginsek (Sky) lidergoari eutsi dio. Haren ondoren Levi Leipheimer dago, sei segundora, eta hirugarren Tejay Van Garderen da, 11ra.

Bihar, laugarren etapa: Onet le Chateau-Mende, 179 kilometrokoa. Sei mendate izango dituzte; azkenengoan egongo da helmuga. Igandean bukatuko da Paris-Niza.

Tirreno-Adriatikoko lehen liderra, Matthew Goss

Matthew Goss da Tirreno-Adriatikoko lehen liderra, GreenEdgek irabazi ondoren taldekako erlojupekoa. Radioshack eta Garmin geratu dira ondoren, 17 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.