Izan ere,etapa gogora izan da gaurkoa, hainbat karreristak utzi baitute lasterketa: besteak beste, Joseba Beloki gipuzkoarrak.
2000. urtean Giroa irabazi zuen Stefano Garzellik ere utzi egin du Giroa gaurko etapan. Robbie McEwen australiarrak eta Jan Kirsipuu estoniarra, berriz, atera ere ez dira egin.
Italiako Giroa
Parrak irabazi du etapa, Garate irundarra izan da bigarren, eta Savoldelli jarri da lider
Ivan Parra txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Giroko hamahirugarren etapa, ia azken hamar kilometroak lasterketaren buruan egin eta gero. Sei ordu, 31 minutu eta 35 segundotan egin du ibilbidea Parrak. Haren atzetik, Juanma Garate irundarra sartu da helmugan, bigarren lekuan, 22 segundora. Paolo Savoldelli italiarra irabazlea baino lau minutu beranduago iritsi da, baina, hala ere, Ivan Bassori maglia arrosa kentzea lortu du. Lider berria du, beraz, Giroak. Joseba Beloki, berriz, erretiratu egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu