Kirola

Parte-hartzaile bat hil da Larragako krosean

Larragako Erregetako Lasterketan korrikalari bat hil zen atzo: Roberto Ezpeleta, Beste Iruña taldeko kide federatua. Agi denez, bihotzeko baten ondorioz hil zen. Larragako Udalak agertu duenez, 46 minutuz egon ziren anbulantziaren zain, eta itxaronaldi luzearengatik protesta egin du.

2006ko urtarrilaren 9a
13:29
Entzun
Larragako Udalak batzar berezia egin du gaur goizean atzo osasun zerbitzuekin gertatutakoa aztertzeko. Agertu dutenez. Lizarrako erietxea 12 minutura dago, eta Iruñea, berriz, autoz 25 minutura. Hala ere, Ezpeletari ondoeza egin zitzaionean, anbulantziari hots egin eta 46 minutura iritzi zen. Berandutze hori dela eta, protesta egin du Larragako Udalak eta azalpenak eskatu dizkio Osasunbidea Nafarroako osasun zerbitzu publikoari.

Hildako korrikalariaren senideek agertu dutenez, Ezpeletak sarritan parte hartzen zuen horrelako lasterketetan, eta ez zuen inolako gaitzik. Ondorioz, autopsia egin beharko diote heriotza zerk eragin zion zehatz jakiteko. Lasterka zihoala egin zitzaion ondoeza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.