Parte-hartzaileen laurdenek utzi dute lehia
RALLYAK. Dakarreko parte-hartzaileen laurdenek bertan behera utzi dute lasterketa dagoeneko. Guztira 43 pilotu gelditu dira jarraitu ezinik, tartean hogei motor eta hamahiru auto. Eta hori desertuko etapa bakarra jokatu dela. Atzo atseden eguna izan zuten, eta Sainz (VW) autoetan eta Coma (KTM) motorretan dira liderrak. Gaur sartuko dira Atacamako desertuan, Txilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu