Partida hasiera kaskarrak aukerarik gabe utzi du Bizkaia Joventuten aurka

34-15 bukatu zen lehen laurdena, eta hortik aurrera kontrakarrean aritu ziren bizkaitarrak, eta 91-67 galdu

Andoni Urbistondo.
2012ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gescrap Bizkaiak zortzi onenen multzotik aparte dago dagoeneko. Hirugarrenez galdu zuen jarraian Badalonan, eta horrek ez du barkatzen. 11. posturaino egin dute atzera sailkapenean, eta aurrerantzean ezin akats gehiegi egin. Partida hasiera kaskarra egin zuten bizkaitarrek, eta hasterako bukatu zen norgehiagoka. Joventut 34-15 aurreratu zen lehen laurdenean, eta hortik aurrera akabo, kontrakarrean aritu zen Bizkaia.

Asko jota, ordea, 14 punturaino hurbildu zen, eta Badalonakoek ez zioten eskura zuten garaipenari ihes egiten utzi. Bukaeran 91-67. Alex Mumbru izan zen jokalari onena Bizkaian, 14 punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.