Edurne Pasaban mendizaleak (Tolosa, Gipuzkoa; 1973) Shisha Pangman (8.046 metro) bere hamabigarren zortzimilakoa egin nahi zuen egunotan, baina utzi egin du saioa, www.tolosaldekohitza.info-k dioenez. Haize bolada gogorrak eta tenperatura baxuak direla-eta hartu du erabakia Pasabanek.
Hilaren 5ean lortu zuen hamaikagarren zortzimilakoa, Asier Eizagirrerekin batera: Manaslu (8.167 metro).
"Udaberrira arte atseden hartuko dut eta orduan Kangchenjunga igotzen saiatuko naiz", esan du Pasabanek.
Hiru zortzimilako falta zaizkio. Munduan lehen emakumea litzateke hamalauak igotzen.
Kirola
Pasabanek utzi egin du Shisha Pangmako saioa, eguraldiagatik
Udaberrira arte atseden hartuko du. 11 zortzimilako daramatza eta hiru falta zaizkio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu