'OSASUNA AUZIA'

Patxi Izko epailearen aurrean da deklaratzen

Epaileak argitu nahi du zertarako erabili ziren haren agintaldian Osasunaren kutxatik atera ziren hiru milioi euro pasatxo.

Patxi Izko Osasunako presidente ohia epaitegietan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko otsailaren 29a
09:44
Entzun

Patxi Izko Osasunako presidente izandakoa epailearen aurrean da deklaratzen. Fermin Otamendi Iruñeko Bigarren Instrukzio Epaitegiko epaileak gaurko deitu zuen deklaratzera, argitu dezan zertarako erabili ziren hura lehendakari zela kutxatik atera ziren 3.090.000 euro.

Epailearen arabera, diru hori norbaitek atera zuen kutxatik 2003 eta 2007 artean: 2003an, 2004an eta 2005ean, 1.380.000; 2006an, 1.260.000; eta 2007an, 450.000. Epaileak dio ez dagoela informazio nahikorik diru irteera horiek zertarako erabili ziren frogatzeko. Izko zen klubeko arduradun nagusia garai horretan.

Epaileak jakinarazi zuen bere esku dagoela Izkoren garaiko kontu ikuskatzea. Epaileak Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Lan Sailari bi teknikari aukera zitzan kontu ikuskatzea egin zezaten.

Fermin Otamendi epaileak Osasunaren auziaren barruan inputatutako 29 lagunetako bat da Izko. Beste lehendakari ohi bat ere dago tartean, Miguel Artxanko, baita bi presidente horien garaian klubaren kudeatzaile izandako Angel Bizkai ere. Klubeko ordezkari eta jokalari ohiak daude ere bai nahastuta. Diru kontuei lotutako salaketez gain, kirol arlokoak ere badaude. Izan ere, epailearen arabera, frogatuta dago hainbat partidetako emaitza adostu zirela, klubak maila gal ez zezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.