txirriNDULARITZA

Patxi Vila erretiratu egin da

2001ean egin zuen debuta. "Bide berrian hasi eta gazteei lekua uzteko unea ailegatu da".

2012ko urriaren 9a
15:42
Entzun

Patxi Vilak (Bera, 1975) adio esan dio txirrindulari profesional izateari, gaur berak jakinarazi duenez. 2001ean egin zuen debuta, eta 11 urtera bukatu du aroa. "Bide berrian hasi eta gazteei lekua uzteko unea ailegatu da", esan du gutun batean. Bere ibilbidean ondoan izan dituen guztiei eskerrak eman dizkie.

iBanesto.com (2001-2002), Lampre (2003-2008) eta De Rosa/Utensilnord Named (2011-2012) izan dira Vilaren taldeak.

2006an lortu zituen emaitzarik onenak: Paris-Nizan bigarren izan zen, eta itzuliko hirugarren etapa irabazi zuen —hori izan da lortu duen etapa bakarra—.

2008an testosteronagatik positibo eman, eta bi urtean zigortuta egon zen. Zigorra amaitu ostean, 2010ean korritu gabe egon zen, talderik ez zuelako aurkitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.