AdiskideGazteleku

Pauso indartsuak

Zazpi Iturri eta Irurtzun sailkatu dira Berria Txapelketako finalerdietarako, eta igandean jokatuko dute elkarren aurka, TolosanUhartek eta Errekak lehen finalerdia izango dute jokoan, etzi, Galdakaon

Arberas Gaztelekuko kadete mailako aurrelaria, Tolosa bere kidearen aurrean pilota astintzen. G. GARAIALDE/ ARP.
Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
BERRIA Txapelketako finala ate joka dago. Kanporaketen galbahea azken txanpan sartu da, eta, dagoeneko, finalerdiak zehaztuta daude. Azken final-laurdenak Amezketako Zazpi Iturrik eta Irurtzunek irabazi dituzte, biek ere erraz, lehen bi partidekin aski izan baitute. Pauso indartsuak izan dira, baina bi taldeetako baten bidea igandean amaituko da, Tolosako Beotibarren (17:00), bigarren finalerdian elkarren aurka ariko baitira. Irabazleak ordurako jakingo du finaleko aurkaria, Uhartek eta Doneztebeko Errekak etzi izango baitute finalean sartzeko lehen partida, Galdakaon (19:00). Finala Hernanin jokatuko dute, hilaren 27ko asteburuan.

0. Zazpi Iturri 3

KADETEAK

Azkueta-Saenz 3

Altuna-Irribarria 22

GAZTEAK

Atutxa-Larunbe 10

Gallurralde-Jaka 22

NAGUSIAK

Elezkano-Ajuria 10

Arzelus-Garmendia 22

Txapelerako bi faborito handik jokatu zuten elkarren aurka ostiralean Galdakaon, eta harmailetako jendetzak ikusmin handia izan zuen. Gehienak etxekoen aldekoak, eta burumakur irten ziren, Zazpi Iturrik erakustaldia eman baitzuen iazko txapeldunaren aurka. Amezketakoen seikotea ageri da txapelerako faborito nagusi , eta Adiskideri arazo handirik gabe irabazi zizkion kanporaketako hiru partidak.

Jaialdiak hasiera kaskarra izan zuen, oreka falta agerikoa izan baitzen kadeteetako partidan (22-3). 25 minutu iraun zuen, eta Altuna aurrelaria nabarmendu zen hamasei tantorekin. Etxekoak hurrengo bi partidak irabaztera behartuta zeuden, eta jubeniletan Elezkanoren hutsune garrantzitsua zuten. Halere, hasiera ona izan zen, orekatua (10-7), eta lehia polita ikusi zen atzelarien artean. Aldea, baina, aurrean egon zen, Gallurralde gehiago izan baitzen. Saketik zazpi tanto egin zituen, hamabi guztira, eta tarte garrantzitsua ireki (15-10). Azken zazpi tantoak jarraian egin zituzten, eta kanporaketa erabakita zegoen.

Nagusietakoan ez zegoen deus jokoan, baina Zazpi Iturriko bikotea ez zen erlaxatu. Unai Garmendia atzelariak lan bikaina egin zuen, eta bera izan zen laukoteko onena. Lau errebote jotzeko zorian egon zen, eta piloteoan agindu egin zuen. Arzelusek ondo baliatu zuen kidearen lana, eta hamahiru tanto egin zituen. Hiru ordu laurden iraun zuen partidak.

1. Irurtzun 2

KADETEAK

Arberas-Tolosa 12

Espinal-Goñi 22

GAZTEAK

Aristimuño-Jauregi 9

Ijurra-Beraza 22

NAGUSIAK

Eskudero-Altuna 22

Armendariz-Mariñelarena 10

Irurtzunek iazko kanporaketaren ordaina hartu zuen iragan larunbatean Urnietako pilotaleku urdinean. Nafarroako seikoteak lehen bi partidak nahikoa izan zituen zorrak kitatu eta aurrera egiteko. Andoaingoek nagusietakoan atondu zuten emaitza. Lehen partida izan zen kanporaketako luzeena, ia ordubetekoa. Nafarrak gehiago ziren (10-4), baina Tolosa Gaztelekuko atzelariak adoretsu eutsi zion orekari (15-11). Azken txanpan, baina, Irurtzunek tanto alde polita lortu zuen.

Jubeniletako partida desberdina izan zen, eta, lehen tantoak lehiatuak izan ziren arren (5-4), nafarrek apurka aldea egin zuten (13-6 eta 16-7). Ordu erdiko norgehiagoka laburra izan zen, Ijurra aurrelariak min handia egin zuelako saketik. Hamahiru tanto egin zituen guztira, horietatik hamar lehen pilotakadarekin. Irurtzunek 23 tantoko aldea zuen, eta kanporaketa erabakita zegoen.

Gaztelekuk azken partidan egin zuen bere puntua. Armendariz Irurtzungo aurrelaria ez zegoen sasoirik onenean, eta Andoaingo bikotea gehiago izan zen. Atzean Altuna profesional ohiak partida bikaina egin zuen; eta, aurrean, Eskudero kideak ondo baliatu zituen errematerako izandako aukerak. Eskuderok bost tanto egin zituen saketik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.