Pauwels nagusi Munduko Kopako lehen proban

2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
ZIKLO-KROSA. Kevin Pauwels belgikarrak irabazi zuen atzo, Taborren (Txekiar Errepublika), Munduko Ziklo-kros Kopako lehen proba. Pauwelsek hamalau segundoren aldea atera zion Lars Van der Haar herbeheretarrari, eta hamaseirena Niels Albert herrikideari. Egoitz Murgoitio abadiñoarra (Hirumet) 36.a izan zen, irabazlearengandik 3.30era. Datorren igandean jokatuko da bigarren proba, berriro Txekiar Errepublikan, Plzenen. Bestalde, Javier Ruiz de Larrinaga arabarra (Spiuk) nagusitu da asteburuan Espainian jokatutako bi probetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.