Txirrindularitza

Pedro Horrilo ermuarrak irabazi du Paris-Nizako bigarren etapa

Quick Step talde belgiarreko Pedro Horrilo ermuarrak irabazi du Paris-Niza txirrindularitza probako bigarren etapa. Horrilo Beat Zberg suitzarraren eta Michele Bartoli italiarraren aurretik helmugaratu da. Txirrindulariek 166,5 kilometro egin behar izan dituzte, Chaville eta Montargis artean. CSC taldeko Jorg Jaksche alemaniarrak itzuliko liderra izaten jarraitzen du.

2004ko martxoaren 8a
18:52
Entzun
Pedro Horrilo txirrindulari ermuarrak garaipen garrantzitsua lortu du gaur Paris-Niza txirrindulari itzuli ospetsuan. Hala ere, CSC taldeko Jorg Jaksche alemaniarrak jarraitzen du lidergoan. Davide Rebellini sei segundoko aldea ateratzen dio sailkapen orokorrean, eta 18 segundo bere taldekide Bobby Julichi.

Bihar Paris-Nizako hirugarren etapa izango da, La Chapelle-Saint-Ursin eta Roanne artean, 229 kilometrokoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.