Perurenak 234 kilokoa jaso du, esku bakarrarekin
HARRI-JASOTZEA. Inaxio Perurenak 234 kiloko zilindroa jaso zuen atzo, esku bakarrarekin. Leitzako harri-jasotzaileak herriko pilotalekuan egin zuen marka. Itxuraz aise altxa zuen harria, nahiz eta ondoren onartu zuen asko sufritu zuela beroketa lanetan indarrik gabe geratu zelako. 230 kilotan zeukan aurreko marka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu