Alessandro Petacchik eta Mario Cipollinik Tourra utzi behar izan dute lesioak direla-eta. Fassa Bortoloko txirrindulari Alessandro Petacchiren kasuan lesioa atzoko etapan izandako erorikoak eragin dio. Erorikoaren ondorioz, ezkerreko hankan hartu zuen min Petacchik eta gau osoa minez pasa ondoren Tourra uztea erabaki du.
Fassa Bortoloko mediku Emilio Magnik esan duenez, "Petacchik ezkerreko hankan kolpea du baina erradiografian ez da hezur lesiorik azaldu. Baina, belauneko artikulazioa mugitzeko ezintasuna du gihar-tendoi lesio batengatik, lesioa erresonantzia magnetiko baten bidez eta ekografia baten bidez baloratu beharko da". Petacchik atsedenaldian hamar egun pasa beharko ditu.
Dominako txirrindulari Mario Cipollinik duen lesioa, ordea, ez da Tourrean izandako eroriko baten ondorio. Dirudienez, Giroa uztera behartu zuen lesio bera berragertu zaio ezkerreko hankan.
frantziako tourra
Petacchik eta Cipollinik Tourra utzi dute lesioak direla-eta
Fassa Bortoloko Alessandro Petacchi eta Domina taldeko Mario Cipollinik Tourra utzi behar izan dute. Erabakia behartuta hartu dute, izan ere, biek lesioa dute hankan. Petacchik zein Cipollinik ezkerreko hankan lesioa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu