Txirrindularitza

Peter Saganek irabazi du Paris-Nizako etapa, bigarrenez

2010eko martxoaren 12a
18:12
Entzun
Peter Saganek (Liquigas) irabazi du Paris-Nizako bortzgarren etapa, Pernes les Fontaines eta Aix en Provence arteko 157 kilometroko ibilbidean. Gaurkoarekin, aurtengo ekitaldian irabazitako bigarren etapa du elovakiar gazteak. Alberto Contadorrek (Astana) segitzen du lider, itzulia bukatzeko bi etaparen faltan.

Saganek bi segundoko aldea atera die helmugan Mirco Lorenzetto italiarra (Lampre) eta Alejandro Valverde espainiarra (Caisse d'Epargne) buruan izan dituen taldeari. Alberto Contadorrek ez du aparteko zailtasunik izan mailot horiari eusteko.

Bihar azken aurreko etapa jokatuko dute, Peynieeta Tourrettes-sur-Loup artean, 220 kilometrokoa. Zortzi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.