Mark Spitzek Munduko Txapelketa batean zazpi urrezko domina irabazi zituen, marka historikoa da hura inondik inora, baina Michael Phelps errekor hori haustear da Melbournen (Australia), gaur aurtengo Munduko Txapelketako seigarren urrea eskuratu duelako; tximeleta estiloko 100 metrokoan, hain zuzen. Bihar hiru finaletan hartuko du parte.
Ian Crockerri ozta-ozta hartu dio aurre gaur, azkeneko metroetan. Phelpsek 50.77 egin du, Crockerrek 50.82. Albert Subirats izan da hirugarren, 51.82rekin.
Igeriketa
Phelpsen seigarren urrezko domina
Tximeleta estiloko 100 metrokoan irabazi du gaur. Mark Spitzen marka hausteko aukerak dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu