Philippe Bergeroo Frantziako selekzioko hautatzaile ziburutarrak aurrera egin du multzoen fasean, Zeelanda Berriari 0-3 irabazi ondoren. Lehen partidan 4-0 irabazi zion Kolonbiari, baina bigarrenean 1-0 galdu zuen Ameriketako Estatu Batuen aurka. Bart gaueko garaipenari esker, G multzoko bigarren postuan sailkatu da Frantziako selekzioa, AEBen atzetik.
Final-laurdenetan, Kanadarekin jokatuko du Bergerook zuzentzen duen taldeak. Euskal Herrian igande goizaldea denean jokatuko dute, hiruretan, finalerdietara igarotzea helburu. Aurrera eginez gero, Txina edo Alemania litzateke finalerdietako aurkaria.
Edonola ere, zortzi talde onenen artean dago Bergerooren taldea, eta, horrela, ziurtatua du diploma olinpiarra.