Gaur zuten Italiako Giroko lehen etapa menditsu eta gogorra (Camaiore-Santuari nostra Signora della Guardia, 250 kilometro), eta antzeman da. Leonardo Piepolik irabazi du eta Andrea Noe jarri da lider. Mendatean bukatu da etapa, eta txirrindulariak oso sakabanatuta heldu dira. Danilo di Luca heldu da bigarren, 15 segundora. Ondoren, Andy Schleck, Gilberto Simoni eta Riccardo Ricco, 27ra. Marco Pinotti aurreko liderrak lau minutu baino gehiago galdu ditu.
Iban Mayo eta Patxi Vila izan dira lehen euskal txirrindulariak, 15. (1.41era) eta 16. (1.48ra).
Sailkapen nagusian Noek 1.08 kentzen dizkio Marzio Bruseghin bigarrenari, 1.15 David Arroyo hirugarrenari, 1.38 Patxi Vila laugarrenari. Mayo 24.a da, 6.52ra.
Bihar, 11. etapa: Serravalle Scrivia-Pinerolo (198 kilomero). Etapa laua da.
Txirrindularitza
Piepoli irabazle eta Noe lider Giroan
Patxi Vila laugarren dago sailkapen nagusian, 1.38ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu