Bi atzelari izan ziren atzo protagonista Hernaniko Galarreta frontoian jokatutako jaialdian. Partida nagusian, Iriarte nagusitu zitzaion atzeko koadroetan Etxaberi, eta ederki baliatu zuen hori Sarasua bikotekideak Juaristiri gaina hartzeko (40-25). Jaialdiko hirugarrenean, Urrutia txapeldun gaztea izan zen onena eta irabazi egin zuen, Bereziartuarekin, Agirresarobe-Etxeberria III.aren kontra (27-40). Biharko estelar dotorea iragarri dute.
PILOTA. ERREMONTEA. Iriarte eta Urrutia onenak Galarretako jaialdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu