PILOTA. Ezusteko txikiak

Zugarralde eta San Miguel dira Berria

Erredakzioa
DONOSTIA
2006ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan hasi ziren Berria Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak eta bi ustekabe txiki izan ziren. Ustekabeak, Ezkarai eta Ilunpe zerrendaburuak kanporatu gelditu zirelako. Txikiak, Zugarralde eta San Miguel kontrarioak talderik indartsuenetakoak direlako.

EZKARAI 38; ZUGARRALDE (Burlata) 53
Kadeteak: Gorka-Merino 22; Ansotegi-Kortabarria 9.

Jubenilak: Pirri-Martinez 3; Idoate-Soroa 22.

Nagusiak: Matute-Cecilio 13; Arraztoa-Landiribar 22.

Kadeetakoa izan zen jaialdiko partidarik onena. Gaur egun bikoterik onenetakoa osatzen dute errioxarrek, eta larunbatean argi gelditu zen hori. Hala ere, nafarrak tanto guztiak borrokatzera irten ziren, azkenean oso tanto garrantzitsuak izango zirela jakinda. Ordubetean, bederatzi besterik ez zituzten egin. Gorka eta Merino II.a urruti irits litezke pilotan zorte pittin batekin.Jubeniletakoak gutxi izan zuen kontatzeko. Nafarrek, gauza berezirik egin gabe, erraz irabazi zuten, eta kanporaketari buelta eman. Soroa atzelariaren sendotasuna, nabarmentzekoa.

Nagusiak oreka izan zuen 11nakoa arte. Hortik aurrera nafarrek aurrea hartu zuten, eta kanporaketa irabazteko 17 tantoak egin. Arraztoa ederki.

ILUNPE (Azpeitia) 22; SAN MIGUEL (Lizarra) 66
Kadeteak: Arakistain-Murgiondo 2; Peñas-San Martin 22.

Jubenilak: Otamendi-Ieregi 11; Maestresalas-Nubla 22.

Nagusiak: Beobide-Uzkudun 9; Ianiz-Keralt 22.Igandean Altzan jokatutako jaialdiak ezer gutxi izan zuen nabarmentzeko. Hitz batean esanda, Lizarrakoak Azpeitikoen gainetik pasatu ziren. Hiru bikote on dituzte nafarrek eta aurten txapeletik gertu ibiliko direla utzi zuten agerian. Azpeitiarrek talde onak izan dituzte aurreko urteetan, baina aurtengoak ez du haien mailarik.

Kadeteetan erraz nagusitu ziren nafarrak. Oso bikote ona dute, eta Harkaitz Peñasek urrutira iritsiko dela ematen du. Jubeniletakoa izan zen norgehiagokarik eskasena. Lau pilotariek huts asko egin zituzen. Alejandro Nubla izan zen lau pilotarien artean onena.

Nagusien partida ere espero baino errazago joan zen, nafarrek oso maila altuan jokatu zutelako, eta goiza biribildu. Xabier Keralt izan zen onena, eta bereak izan ziren tantorik ikusgarrienak. Nabarmentzekoa, dejada batera larri iritsi, eta ezkerrez zabalera irekita egin zuen tanto eder hura.

Afizionatu mailako emaitzak



Pablo Elortegi Txapelketa



ORTUELLA:
Promesak:
- Amantegi-Lopez 22; Elurbe-Irureta 8.

Lehen maila
- Lopez Aldai-Ajuria 22; Erauskin II.a-Arraztoa 15.

Neguko Txapelketa



LAUDIO (Finalerdiak):
Gazteak
- Yoldi-Etxeberria 22; Azpiri-Aitzol 13.

Lehen maila:
- Aurtenetxe-Iparragirre 22; Lasa-Garmendia 20.

Gipuzkoako Txapelketa



DONOSTIA (Trinketean, finalak):
Eskuz Banaka:
- Alvarez (Hernani 1) 39; Landa (Aldazpe 1) 40.

Trobika Txapelketa



MUNGIA (Finalerdiak):
Promesak:
- Tainta 22; Alboniga 16.

Lehen Maila:
- Elorrieta-Gurrutxaga 5; Aio-Zubiaga 22.

Teledonosti txapelketa



ANTIGUA (Donostia):
Kadeteak:
- Olalde 22; Galartza 15.

- Zabaleta 22; Epelde 21.

Gazteak:
- Urrutikoetxea 22; Jauregi 10.

- Beroitz 22; Legarreta 18.

Sopelako Txapelketa



SOPELA: (Lau t' erdian):
Seniorrak:
- Amantegi 22; Baez II.a 17.

- Beitia 22; Alboniga 4.

- Lopez Aldai 22; Gereta 10.

- Zapirain 22; Muguruza 17.

- Renobales 22; Cabrerizo 8.

- Alzugarai 22; Beitia 18.

Zaramagako Txapelketa



GASTEIZ:
Seniorrak:
- Matute-Trapero 8; Onsalo-Azanza 22.

- Martinez-Beloki 8; Gorriti-Irañeta 22.

- Lizaso-Malaxetxeberria 22; Jauregi-Markinez 16.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.